Giza eskubideen planeta?

Pertsonen bizitza-eskubide oinarrizkoa da Giza Eskubide lehena eta bertatik garatzen dira gainerakoak. Gatazkaz betetako munduan, faktore bat azpimarratzea merezi du: pertsona guztien bizitza-eskubide eta berriki deitutako bake-eskubidearen arteko lotura. Ekonomia-globalizazioak kapital-zirkulazio librea bermatu du munduaren zati handian, baina ez ditu pertsonen eskubideak erabat globalizatu. Eta, ondorioz, oraindik, munduan bai etengabeko bortizkeria, bai paralisi politikoa gertatzen dira. Aurrerapen berrienen artean, Nazio Batuen Erakundearen (NBE) Giza Eskubideen Kontseilua “herri guztien bake-eskubidea” delakoa kodifikatzeko proposamena garatzen ari da eta bake-eskubidea oinarrizko eskubide bihurtu nahi du eta, beti, gizaki bezala gure duintasunari atxikita. Deigarria da Mendebaldearen zati bat, Europar Batasuna (EB) barne, herrien bake-eskubidearen kodifikatzearen  alde bozkatzeari uko egitea eta garatzen ari diren herriek, ordea, kodifikazioa eskatzea NBEn. Bitartean, NBEren ikerketen eta giza garapenari buruzko azken txostenaren arabera, gizakien % 20k, hau da, Mendebaldeak, aberastasun eta balibideen % 80 dauka. Eta, aitzitik, gainerako gizakien % 80k konformatu behar du ,bakarrik,  aberastasun eta baliabideen % 20rekin. Ikerketa eta teknologiaren % 94 Mendebaldeak dauka. Beraz, testuingurua zaila da eta bertan oinarritzen da gure ongizatearen zati bat eta, beti, planeta eta gizabanako- eta talde-eskubideak dituzten milioika pertsonaren etorkizuna hipotekatuta.

Horiek horrela, beharrezkoa da kontuan hartzea globalizazioak arazo estrukturalak dituela eta horiei talde-elkartasunarekin ekin behar diegula. Baldin eta merkatuaren mekanismoek gizakien patua bideratzen badute, ekonomiak jarriko dizkio –beharbada, dagoeneko egiten du- arauak gizarteari eta ez alderantziz. Uneren batean ez dugu demokrazia ezagutuko eta Oinarrizko Eskubideen balioak desagertuko dira. Ez dira funtsezkoak izango eta merkatuak irentsiko ditu. Mugarik gabe, ekonomia-globalizazioa erraldoia da eta dirudienez gure sistema politikoen aurrean inposatu nahi du. Horregatik, bai NBE, bai EB bideratu beharko dute justizia eta bakea lortzeko. Honenbestez, lagundu beharko dute Zuzenbidea eta Justizia globalizatzen Giza Eskubideekin batera.

Ukaezina da lotzea bakea eta pertsonen bizitza-eskubidea bai teorian, bai praktikan. Lehenik, gerrak eta indarrez herriak nahiz pertsonak menderatzeak direlako munduan bizitza-eskubidearen aurkako mehatxurik handiena. Gerra, gerra-egintzaren mehatxua barne, bateraezina da pertsona eta herri guztien bizitza-eskubidearen  bermearekin. Nazioarteko Zuzenbideak ordea, gai honetan ñabardura eta bereizketa juridikoak egiten ditu gerra aurreko edo gerrako egintzetan; eta, hain zuzen ere, NBEren arabera bakea babesteko egintzak dira. Adibidez,  legezkoa da  Estatu subiranoak defentsa-eskubideaz baliatzea, baldin eta beren subiranotasuna mehatxatuta badago. Gai hauek guztiak indarrean daude Nazioarteko Zuzenbidean eta horiekin kezkatuta nago, izan ere, gutxitzen dute guztion bizitza babesteko eskubidea. Eta, era berean, aukera ematen diete batzuei bortizkeria erabiltzeko estatuaren subiranotasunaren izenean. Eta, gainera, saihesten dituzte munduan aintzatetsitako Giza Eskubideak.

Jakina da bakarrik Estatu subiranoek dutela bortizkeriaren erabileraren monopolioa. Izan ere,  bai Nazioarteko Zuzenbideak, bai barneko zuzenbideek hori agintzen dute. Baina, Zuzenbidearen printzipio hau ez da zentzuzkoa eta  proportzionala honako munduan: kolonialismoa gainditu duen eta ezaugarri politiko eta juridiko bezala Giza Eskubideen babes integrala hartu duen munduan. Izan ere, beste arrazoi garrantzitsuen artean, Estatuek beraiek garatu beharko lituzketelako pertsonen eskubideen berme integrala, eta ez alderantziz.Hau da, Giza Eskubideak beraiek dira demokraziaren oinarri; Estatua dago pertsonen eta beren eskubideen zerbitzura, zeren bera da interes orokorra babesteko tresna. Horregatik, lehen ere, baina, beharbada, gaur egun gehiago, Estatu subirano bakar batek ezin ditu pertsona guztien –bereizketarik egin gabe- Giza Eskubideak baztertu.

Bestela, baldin eta gobernu baten erabakiak justifikatuko balu, nazioarteko sistemaren edo Estatu baten erabakiak gure Oinarrizko Eskubideak baldintzatuko lituzke. Eta, gainera, erabakiak ez lituzke Giza Eskubideak bermatuko. Tristea ematen badu ere, Rousseau-k orain dela mende batzuk “Kontratu soziala” aitzindarian iradokitzen zuen bezala, mundua libre eta kateatuta bizi da.

Ez dago iruzkinik

Barkatu, iruzkinetarako formularioa itxita dago une honetan.