Kataluniako Presidentearen zigor-egozteari buruz

Denok dakigun bezala, Iberia espainiarrean ezin zaie herritarrei galdetu edo galdeketarik egin. Orain dela urte batzuk, metodologia desberdinez baliatuz Ibarretxe lehendakaria eta Kataluniako Generalitatea saiatu ziren. Bigarrenak herri- galdeketa egin zuen 2014ko azaroaren 9an eta joan den irailaren 27an eta erantzunak berdinak izan dira. Hala ere, Espainian ez dago subiranotasunari edo Estatu ereduari buruzko erreferenduma edo kontsulta egiterik. Are gehiago, Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak Generalitateko presidentea eta bere Gobernuko hainbat kontseilari inputatu ditu zigor-prozeduran.

Era berean, Kanarietako Gobernuak ezin izan zuen petrolio-prospekzioei buruzko herri-galdeketa egin. Hau da, ez dago ingurumenaren edo baliabide naturalen ustiaketaren gaineko herri-galdeketarik egiterik. Beraz, handiagoragatik edo txikiagoragatik, kautela- edo prebentzio-izaerarekin, kontua da herri-galdeketarik ez egitea  eta horixe esan zuen argi Auzitegi Konstituzionalak  egun berean Katalunia eta Kanarietako herri-galdeketei buruzko honako erabakiak (2014-11-04an) sinatu eta gero: 6415, 6416 eta 6540 erabakiak. Herri-galdeketa horien guztien aurka konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoak aurkeztu ditu Auzitegi Konstituzionalak. Eta, egun, Generalitateko presidentearen aurkako zigor-erantzuna errealitate objektiboa da.

Hori guztia demokrazia indarra galtzen ari delako beste zantzu bat da. Halaber, egun demokrazia herritarren ustez ustela, opakua eta arrotza da. Bai Kanarietako petrolioaren kasuan bai Katalunia edo Euskadiko kontsulta egitearen kasuan, argi dago Gobernu zentralak  ez duela inor behar nola legeak egiteko hala moldatzeko bere Zuzenbide Estatu “berezia”. Eta helburua da gizartearen edozein parte-hartze saihestea. Eta, horretarako, orain Zuzenbide Penala aukeratu du Gobernu zentralak eta, hain justu, erantzun ideologikokoa eta sen onik gabekoa.

Ikuspuntu honetatik Estatuko Gobernuaren helburua ez da berrespena edo herri-galdeketa kontrolatzea, nahiz subiranotasunari buruzkoa izan edo Kanarietako petrolioari buruzkoa izan.

Ardura gutxi edo ez dio batere ardurarik prozedurak edo gaiak, izan ere, kontua da edozein gizarteri eztabaida eragoztea eta lapurtzea.

Baina zigor-kodearen erabilera eta Auzitegi Konstituzionalaren Lege Organikoa erreformatzeko nahia, betiere, Generalitateko presidentea gaitasunik gabe uzteko, beste urrats bat eta botere-banaketaren aurkako erasoa dira. Moduak ez dio axolarik; delituak eta hurrengo gaitasunik gabe uzteak bateren batek asmatuko du presako prozeduran eta legebiltzarrean eztabaidatu gabe, izan ere, dagoeneko egiaztatuta dago Gorteek edozein apeta edo astakeria juridiko onartzen dutela. Erreforma hau eta Aznarrek Ibarrretxeren aurka sustatutakoa kasu paregabeen milagarren legeak dira. Are gehiago, paregabeak baino gehiago “pertsona paregabeenak” ematen dute, Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohiaren eta Generalitateko egungo presidentearen delituzko jokabideei dagokienez. Bietan Zuzenbide Penala batasun konstituzionalaren doktrinari traba egiten diotenen aurka erabiltzen da. Azken finean, herriari subiranotasuna bera lapurtzen zaio eta subiranotasunaren ordezkariak dira bere corpus soziala eta gaur egungo edozein Konstituziok bermatu beharko lukeen parte-hartze tresnak.

Nazioarteko Zuzenbideak ere onartzen du herri-galdeketak demokraziaren erabilera beharrezkoak eta naturalak direla.

Herri-galdeketek erabaki politikoak hartzeko balio dute eta demokrazia modernoaren arauak betetzen dituzte eta horien adibideak ikusi ditugu Quebec-en eta Eskozian. Bi horietan, herrien determinazio libreko eskubidea itundu eta negoziatu dute eta ez da mugarik egon, izan ere, pertsona guztiek oinarrizko eskubideak dituzte.

Nire ustez, subiranotasun kontzeptua ezinbestean berriro aztertu behar da, zeren botere politiko publikoaren erabileran funtsezko aldaketa gertatu da azken hamarkadetan Europar Batasunean, eta, betiere, muga esplizitua Oinarrizko Eskubideak izan dira. Berriro aztertzea aldez aurretiko baldintza izan beharko litzateke demokrazia eguneratzeko. Baina, Espainiak ez du horrelakorik egiten: uko egiten die herri-galdeketei eta zigorraren bitartez jazartzen ditu horien egileak eta, horretarako, hamaikagarren agindu ezaguna ezartzen du: ez duzu herritar-galdeketarik egingo!

1 Comment