25 jun. Europar Batasunaren bermeak
Agirre Lehendakariaren europar ondarea nabaria da bere idazlan eta pentsamenduetan eta gaur egun indarrean dago. Izan ere, Europar Batasunak (EB) transformazio garrantzitsu batzuei aurre egiten jarraitzen du. Gai hauetako batzuk, egun oraindik gori daudenak, mende berriari aurrea hartuta eta europar mugimendu hasiberrian Agirre eta Lekube berak ohartarazi zituen. Datuen egarri duen irakurleak Agirre lehendakariari buruzko Ludger Mees-en 2006ko El profeta pragmático liburuan aurkituko ditu eta, batez ere, Manuel de Irujori etengabe bidalitako gutunetan.
Baina kontzeptu berria baino gehiago, Agirre eta Lekubek honakoa aurreratu zuen: Europak herritarren oinarrizko eskubideak babestu behar zituen eta horiek muga zeharkaezina izan behar zuten edozein sistema politikorentzat. 1944an Agirrek segidakoa idatzi zuen: ¿Herrien bermea, batez ere, txikiena, estatuz gaindiko egitura handiago hauetan oinarritzen da». Urtebete geroago Irujok San Luis bera ekartzen zuen gogora Inglaterra y los vascos liburuan: ¿Askatasun guztiak dira solidarioak». Honela, Europak berme eta askatasun gunea izan behar du.
Eta Agirreren ustez, gure Eskubide Historikoez baliatuta Euskadik oinarrizko rola bazuen eta egun badu testuinguru europarrean, baita EB berrian subiranotasuna eta legitimitatea agerian eta eguneratuta erabiltzeko. Besteak beste, Agirrek eta Irujok aurreratutako eta irauten duen errealitate juridikoa autonomia-eredu espainiarraren oso bestelakoa da. Eta eredua Espainiako Gobernuaren iritziz, behin betikoa eta aldaezina da EBri begira eta orain berriro zentralizatzen ari da. Izan ere, ez dago orain arte EBren erakunde-testuinguruan, euskal Eskubide Historikoen balizko eguneratzeari edo parte-hartze autonomiko benetakoaren gaineko proposamenik.
Bitartean, Alemania, Belgika eta Austriak EBren aurrean beren konstituzioetan azpiestatuetako erakundeek parte-hartzeko eta horiek babesteko bideen alde egin dute. Horrek herri horietan edo Espainian zuzenbide-ondorio bereziak ditu eta horietan printzipio subsidiarioaren ezarpena oinarrizko pieza izan beharko litzateke eskumenak banatzeko eta funtzionatzeko, nola EB eta estatuen artean hala, guri dagokigunez, horien eta Euskadiren artean. Eta gauza bera esan daiteke estatu kideen nazio-nortasunak errespetatzeko printzipioari buruz, zeren, kasu askotan Agirre y Lekubek berak zioen bezala herri plurinazionalen ageriko ezaugarriak dituzte. Baita Erresuma Batuak ere, nahiz eta idatzizko konstituziorik ez eduki, Eskozia eta Galesen bultzadagatik, EBn benetan parte-hartzeko arauak ematen dizkie bere nazioei. Bateren batek, Europako Itunak negoziatzen dituen Estatuaren ordezkaritzan ordezkari autonomikoa egotea proposatu du. Horixe egin zuten alemaniarrek, austriarrek eta belgikarrek eta Länder, Valonia edo Flandriako ordezkarien alde egin zuten. Espainiari dagokionez, Eskubide Historikoek antzeko interpretazioak bermatzen dituzte Euskadirentzat.
Eskubide Historikoen aldebiko eta itundutako izaera Euskadik EBn parte hartzeko arauen alde agertzen da. Eta, ondorioz, Euskadik honakoetan parte hartuko luke: Europako Batzordearen batzordeetan, Europako Batasuneko Ministro Kontseiluan eta lanorganoetan. Eta organo horiek araudi berriak zehazteaz gain, geroko itunak sortuko dituzte. Eta horrelakoa da, dagoeneko, alemaniarrek, belgikarrek eta austriarrek egindako bidea. Lehenengoei dagokienez, Länder-ak organoetan begirale dira. Halaber, belgikarrek txandakako ordezkaritza-sistema dute eta, horiek horrela, Flandriako ministro batek aukera du, Europako Batasuneko Ministro Kontseilu bateko presidentea izateko. Errealitate hau eta estatuko gobernuaren ideologia oso desberdinak dira, baina borondate politikoaren eta akordioaren bitartez lortu daiteke.
Euskadiri dagokionez, Eskubide Historikoek balio dezakete bi jarrera horiek adiskidetzeko, Agirre eta Lekuberen europeismoa oraingo beharretara eguneratuz. Izan ere, nahiz eta parte-hartze azpi-estatukoa ez dagoen europar Itunetan araututa, ez dago debekatuta. Eta hori dela eta Alemania, Belgika, Austria eta Erresuma Batua aipatu behar dira, zeren, beraien azpi-estatuko ordezkariek ahalmena dute gai jakinetan akordioak egiteko eta Estatu kidea konprometitzeko.
Lehengo hori guztiak Europar Batasuna eskubideeta berme-politikoko gune bezala indartzeko balio dezake, izan ere, gai europarrari ez diote konstituzioan 1978tik ekin. Euskadi eta Estatuaren arteko aldebiko harremanak berekin dakar elkarren arteko onarpena, ituna eta nola barruko ikuspegian hala Europar Batasunaren aurrean betetzea.
Lo sentimos, el formulario de comentarios está cerrado en este momento.