01 uzt. Etxe komunaren mugak
Iraunkortasunak, naturak eta ekosistemak bezala, bere denbora behar du. Eta hori ezin da ekonomiatik, gizartetik eta oinarrizko beharretatik bereizi. Hitz askoz sakonagoak erabiltzen ditu Frantzisko aita santuaren “Etxe komunaren zainketa” orain dela gutxiko entziklikak. Iraunkortasunari buruzko gizarte-kontzientziazioa etengabe handitu da azken hamarkadetan, baina ezin dugu gauza bera esan ekintza eta politika askori buruz.. Garapen iraunkorraren paradigmak mota askotako zailtasunei egin behar die aurre. Errealitate politiko, geografiko, sozial eta kultural desberdinen araberako parametroetatik abiatzen gara nahitaez eta horiek oso desberdinak eta konplexuak dira. Mendebaldean duintasun-baldintza gutxienekoak partzialki bermatuta ditugu, baina, aldiz, Afrikan, Hego Amerikan eta Asiako zati handi batean egoera oso zailetan bizirik irauten dute, izan ere, gizakiaren duintasunarenak ez diren sekulako pobreziaren indizeak dituzte.
Ekonomiak “zientzia malgua” eta gainerakoan, manipulatu daitekeena izaten jarraitzen du eta, betiere, datu makroekonomikoak azaltzeko. Hazkunde kuantitatiboaren edo BPGren arabera neurtu ezin den ia guztia azkenean desagertzen da. Eta fenomenoa ikus daiteke guregan, gure familiengan eta baita haurrengan ere, azken horiek gauzen jabetza erreala dela onartzen dutenean. Horiek horrela, natural onartzen dugu gauzak eta objektuak modu pribatuan edukitzea eta gozatzea eta, betiere, gauza eta ondasunen jabeak izateko sen edo pozagatik. Eta, batzuetan, beharragatik. Eta, beste batzuetan, beharrik gabe, modu artifizialean sortutako behar bezala; izan ere, horiek asetzen dute ageriko balio kuantitatiborik gabeko ondasunak pilatzeko beharra. Kontsumo kuantitatibo hutsak -ondasunak eta zerbitzuak erosteko baino balio ez duenak- bakarrik kapital, ondasun eta zerbitzuak ekartzen ditu; eta hipotesi hutsa da horiek gizarte-ongizateari laguntzea. Era berean, horrelako kontsumoak ez ditu honakoak ematen: gizarte-ongizateari eusten dioten sinergia nahikoa ezagutza-elementuak lotzeko, eta balio berezia edo ondasunen ekoizpena. Hitz batez, kontsumismo hutsa egitea jarrera funsgabea da eta ez du ongizaterik sortzen, baldin eta gure benetako eta etorkizuneko beharrak aseko dituen kontsumoari balio materiala edo immateriala ematen ez bazaio.
Testuinguru honetan, garapen iraunkorrak parametro teoriko nahiko argiak eta zehatzak ditu, batez ere, Rio de Janeiroko 1992ko Goi-Bileratik. Baina, puntu honetatik benetako iraunkortasunera egiteke dagoen tartea oso handia da ingurumenari dagozkion gai guztietan. Ekonomiak, egun arte, ez du segidakoa barneratu: ingurumen-eragin txikia duen politika aukeratzeak balioa edo benetako aurreztea dakar. Eta hori hautatu ezean, erronka zailagoa da. Planetak edo “etxe komunak” gure sistema politikoetatik ondorioztatzen den beste zailtasun bati egin behar dio aurre. Sistema politiko horiek estatuen subiranotasunak sortutako mugen bitartez kudeatzen dira: lurraldeak eta ondasunen jabetzak, biosferaren natura-baliabideak. Baina horien guztien jabetza norbaiti ematen dio Zuzenbideak edo, gure testuinguruan, jabari publikoko ondasuntzat jotzen ditu. Beraz, naturak eta bere baliabideek ekologiaren bilakaera apetatsu baina jakintsuari erantzuten diote, baina politika eta Zuzenbidea ez dira ideologia horretan oinarritzen. Eta, hala, ibai baten ubide edo emariaren ekologia babesteko erregimenak ezartzen ditugu, betiere, kokapen geografikoaren eta alderdi politikoko kide izatearen arabera, baina konturatu gabe babesa desberdina izan daitekeela metro batzuk harago eta, hain justu, ibai-ubidea beste babes-erregimen bateko estatu batetik igarotzen denean.
Eta beste hainbeste gertatzen da itsaso, arrantza, biodibertsitate edo atmosferarekin. Errealitateak honakoa erakusten digu: natura eta bere baliabideak ez dira polikara eta Zuzenbidera egokitzen , baizik eta kontrakoa gertatzen da, politikak berak eta Zuzenbideak natura eta bere baliabideak kontuan hartu beharko lituzkete eta, betiere, babes-erregimenak ezartzeko. Eta, hain zuzen ere, segidakoak: ingurunearen errealitate fisikoa, baliabideak eta interakzioak ezagutzen dituztenak. Hitz batez, mundu globalak zailtasun batzuei egin behar die aurre iraunkortasunaren errealitatea ezagutzeko eta iraunkortasuna lortzeko beharra aztertzeko. Eta zailtasunak elkarri erabat lotuta daude. Eta ekologiak bere arauak ditu: harmonia-erregelak, mugak kontuan hartzen ez dituztenak. Ekonomiak, oro har, ez dauka araurik. Baizik eta bere eguneroko azterketa hazkunde kuantitatiboaren beharrean oinarritzen du. Eta biek segidakoa dute komunean: ez dute garatzeko benetako mugarik. Hala ere, natura berriro antolatzen da eta ekonomiak kontrakoa egiten du, ez da antolatzen eta oso gutxi hartzen du kontuan pertsonen duintasuna. Beraz, hori guztia politikak bateratu behar du ongizatea lortzeko eta aberastasuna berriro banatzeko. Gizarteak arauak ditu eta baita ekologiak eta ekonomiak ere, baina denak oso desberdinak dira. Gizartearen arauek pertsonengan, nazioetan eta estatuetan dute eragina eta, betiere, subiranotasun eta Zuzenbide hertsatzaileko printzipioetan oinarritutakoak. Ekologia, ekonomia eta gizartearen arteko harmoniaren bilaketa da garai honetako erronka.
Barkatu, iruzkinetarako formularioa itxita dago une honetan.