GIPUZKOAKO BATZAR NAGUSIETAKO LEHENDAKARI IZENDAPENEKO HITZALDIA

Andre eta jaun batzarkideok, jarduneko foru agintariak, agur t’erdi.

Erakunde eta alderdi politikoetako ordezkariak, herritarrak, egun on.

Egun on guztioi eta zorionak talde eta batzarkide bakoitzari zuen hauteskunde emaitzengatik. Zorionak mahaikide berri guztiei ere. Ohorea eta ardura handia izango da zuekin batera erakunde honen gidaritza onartzea. Eskerrik asko Ganberako talde eta langile guztiei ere eta, batez ere, nire alderdiari zuen konfidantzagatik.

Gipuzkoako Batzar Nagusietan gaude XII. legealdian. Eratu ditugu Batzar Nagusiak.

Orain lau urte, Gipuzkoako Batzar Nagusietako mahaiburu izendatu berritan esan nuen etorkizuna ez dela deskubritzen, etorkizuna eraiki egiten dela. Ez da deskubritzen ez. Zeinek igarri behar zion etorkizunari, alegia, covid-19aren pandemia izango genuela agintaldia hasi eta berehala, eta itxialdiak ezarri beharra izango zela, kutsadurak mozteko, eta bat-batean bizimodua geldituko zela… Ez, ez, etorkizuna ezin dugu deskubritu. Eraiki bai, ordea. Eta hori ere ikusi dugu pandemian zehar.

Sufritu genuen pandemia lehertu zenean, batez ere gure adin handikoek, eta haien etxekoek; lantegietako nagusi nahiz langileek, dendari askok eta ostalaritzatik bizi direnek. Inoiz ezagutu gabeko egoera hartan etorkizuna ez ezik, biharamuna bera zalantzan nabari genuen, izan ere. Beldurgarria zen pandemiako larrialdia.

Eta beldurrari aurre egin genion Gipuzkoan eta Euskadin, erakundeek, politikak, gizarteak elkar hartu genuen, daukagun ona ateraz. Izaten dira herri bat dagoela azaltzen diren uneak, mundu guztia astintzen duten ezbeharrak gertatzen direnean. Eta hau izan da okasio horietako bat. Gaur egun indibidualismoaren kulturak indar handia du, eta populismoak baliatu egiten dira egoismoaz, jendea bere onetik ateratzen saiatzen dira mutur mugimendu ezkor horiek. Ez da zaila tentazio horretan erortzea, bidezidor populistetatik helmuga azkarrago iritsi nahirik. Baina Gipuzkoan eta Euskadin, indartsu agertu zen bestelako joera bat, zorionez. Erakundeek eta gizarteko antolakundeek eta herritar askok, ordurarte eraikitakoa atera eta erabili genuen covidari aurre egiteko. Adibidez, Foru Aldundiko Gizarte Departamentua eta Osakidetzako baliabideak azaldu ziren pandemia hasieran, egoitzetan eta ospitaleetan buru-belarri erantzunez, gizartearekin elkarlan estuan: geroxeago, hezkuntza etxetik antolatuz, ez genion utzi eskolari; eta gero, txertaketa masiboak. Eta abar luzea.

Zer eraiki genuen azaldu zen: zerbitzu publikoen egitura sendo bat, urteetan zehar herri honek jasoa akordioaz eta bultzadaz; eta finantza publiko saneatuak, larrialdiei aurre egiteko prest, herri ikuspegiz eta gidaritza politiko propioz aritzeari esker. Hori izan da Gipuzkoako eta Euskal Herriko etorkizuna eraikitzea. Egunero behar dugu eraiki dugun hori, osasun eta gizarte zerbitzuak, lana eta ekonomia bultzatzeko politikak… egunero erantzuten die gure antolakuntza publikoak ohiko beharrei. Eta ohikorako prest dagoena prestatu egiten da ez-ohikorako, larrialdirako. Eta horretan, beharrezkoa da, herriaren onerako, akordioa. Akordio politikoetara iristeko gai izan behar dugu.

Gaurko testuinguruari dagokionez, heldu egin beharko diogu hauteskundeetako abstentzioari: hain zuzen ere, %40koa Gipuzkoan. Azkenaldi honetan, demokrazia krisi dezenteak ari gara nabaritzen mundu osoan eta Gipuzkoan ere bai. Daniel Innerarityren arabera, arrazoien artean daude “arreta sakabanatua, konfiantza galtzea eta etengabeko aztoramena”. Horiei aurre egitea ez da erraza izango, guztion ardura izango da legealdi honetan. Horretarako elkarrizketa eta elkarlana dira bidelagun. Alderdi bakoitza, jakina, bere erroei eutsiz eta, batez ere, eskubide demokratiko guztiak babestuz.

Las Juntas Generales desarrollan hoy un importante papel para definir políticas de fiscalidad, promoción económica, política social, medio ambiente y rural, movilidad, carreteras, euskara, igualdad, deporte, participación, Derechos Humanos, memoria histórica y cultura, entre otras, junto a la propia designación del Diputado o Diputada General, el control e impulso de la Diputación Foral y la aprobación del Presupuesto de Gipuzkoa.

Desde mi perspectiva, en el tránsito de la reivindicación foral hasta nuestros días, destaca una lectura moderna de la institución de los Derechos Históricos y de las propias Juntas Generales como Parlamentos Forales que impulsan y garantizan la democracia representativa y participativa.

Los Derechos Históricos de Euskal Herria y el papel de las Juntas Generales son mucho más que un sistema bilateral de fiscalidad y financiación pública. Su importancia política merece una remada constante para fortalecer nuestra democracia en la UE. Es un reto abierto y una tarea de nuestras instituciones, junto a toda la sociedad.

Ez dakigu legealdi berriak zer ekarriko digun. Ezin diogu igarri geroari. Baina gauza bat dakigu: akordioaren kulturak laguntzen duela oinarri sendoen gainean eraikitzen herrien etorkizuna. Hori da benetako politika, herriak behar duen politika. Herriaren beharra eta, beraz, gure eginbeharra. Bost alderdik osatzen ditugu Batzar Nagusiok, eta bostok gaude Mahaian. Guztiok daukagu Ganbera hau eramateko ardura Mahaian, ideologia batekoak eta bestekoak. Bila ditzagun akordioak guztion artean Gipuzkoaren alde, gipuzkoarrei aurrera egiten lagunduko dieten politiken bidez. Elkarren beharra izango dugu erabakiak adosteko, aurki eratuko den foru gobernu berriarekin elkarlanean. Har dezagun agindu demokratiko hau elkarrekiko errespetuz eta gipuzkoarrekiko begirunez.

Zorionak talde guztiei, eta milesker ere zuen konfidantza emateagatik legaldi hasiera honetan.

Egun ona izan eta gozatu San Juan bezperako gaua, betiere arduraz.

Donostia, 2023ko ekainaren 23a

Ez dago iruzkinik

Barkatu, iruzkinetarako formularioa itxita dago une honetan.